hits counter

Gaztelu ikusgarri eta haran sakonetan, uharte ederrak eta munduko whiskeyrik hoberenetik harago, askatasun haizea dabil Eskozian, inoiz baino indar handiagoz erreferendumaren ondoren ere.

  • Eskozia (Alba gaelikoz)
  • Hizkuntzak:
    • Gaeliko eskoziarra (60.000)
    • Ingelesa (ofiziala)
  • Biztanleria: 5.313.600
  • Azalera: 78.387 km2

Tribu Keltiarrak 200 Ac urtearen inguruan iritsi ziren Eskoziako lurraldera. Erromatarren presentzia batu zituen tribu hauek, eta elkartuta lortu zuten erromatarren inbasioa gelditzea.

Iparraldeko tribuei Caledonians izena jarri zieten Erromatarrek, hain borrokalari trebeak ziren tribu hauek, azkenean erromatarrek erabaki zuten horma bat eraikitzea hauek gelditzeko, Adrianoko Horma, oraindik Eskoziako mugan ikus daiteke hormaren zati handi bat.

Erromatar inbasioarekin gertatu bezala bikingoen inbasioa batu zituen berriro ere iparraldeko tribuak, eta horrela sortu zen lehenengo Eskoziako erreinua, Kenneth MacAlpin beraz, Eskoziako lehen errege bihurtu zen.

Eskoziako erreinu berriak sendotzen hasi zen baina iparraldeko tribuek independente jarraitu zuten gobernatzen beraien burua, lege zaharrei kasu eginez.

Hau apurketa kultural bat ekarri zuen Eskozian, iparraldeko tribuek mantenduko zuten berain kultura hizkuntza eta tradizio gaelikoak, hegoaldean ingelesaren presentzia handia izango zen eta sistema feudala errotu zen Lowlands lurraldeetan.

Hainbat gertakarien ondoren azkenik 1296 urtean ingeles tropak Eskozian sartu ziren, inbasio odoltsua izan zen.

Hainbat matxino bandak etengabe arituko ziren ingelesei erasotzen, bat William Wallace buru zuelarik, garaipen garrantzitsu bat lortu zuten Stirlingo batailan baina azkenean Wallacek harrapatuko zuten ingelesek eta Londresen basatiki hil zuten.

1314 urtean beste bataila garrantzitsua izaten da Eskoziako historian, Bannockburn bataila, Eskoziako tropak Robert the Bruce aginduetara, garaipena lortu zuten, eta horrela Eskoziako de facto independentzia lortu zuen, nahiz eta ingelesekin borrokak hainbat urte gehiago iraungo zuten.

Hurrengo mendeetan barne-gatazka eta gertakari ezberdinak oso ahulduta utziko zuten Eskozia, azkenik, 1707 urtean, Ingalaterra eta Eskozia batuko zuen ituna sinatzen da, eta horrela sortzen da Great Britain.

Itun hau ez zuen iparraldeko biztanleen onura eta matxinada ezberdinak egon ziren 1715 eta 1745 urteetan.

Hain zuzen ere 1745ko matxinada eta gero Highland Clearances prozesua ematen da, non terratenientek hango biztanleei, lurrak kenduko zizkieten, prozesu honetan herri osoak kixkalitak izango ziren eta tradizio gaeliko asko debekatuak izango ziren ere.

1945ean jaiotzen da SNP ( Eskoziako Alderdi Jeltzaleak ), bost urte geroago, Eskoziako ikasle talde batek Scone harria berreskuratzen du, ingeles tropek lapurtutakoa 1296ko inbasioan. Bina azkenean harria atzeman eta Londresera itzuliko zuten.

1984ko grebak eragin oso latza izango zuten Eskoziako ekonomian.

1997an, erreferendum ospatzen da, Stirlingo batailaren 700 urte eta gero, eta lehenengo aldiz Eskoziak parlamentu propioa izango du, naiz eta botere mugatuarekin, 300 urteetan.

2011 urtean SNP alderdiak gehiengo absolutua lortuko zuen hauteskundeetan.

2012 urtean Yes Scotland eta Radical Independence Campaign bezalako herri mugimenduak sortzen beste batzuen artean, hauek independentziaren aldeko kampania egingo dute.

2014ko Irailaren 18an Eskoziako biztanleek erabakiko dute erreferendumean Eskoziako geroa, Bannockburneko Batallatik 700 urte pasa direnean berriro Eskoziarrek beraien buruaren jabe izateko aukera paregabea dute.

Eskoziako gaelikoa zelta hizkuntzen familiatakoa da eta gaur egun nahiz eta pertsona kopuru txiki batek hitz egiten duen, ahalegin asko egiten ari dira hizkuntza biziberritzeko eta gazteen artean portzentajea igotzen doa pixkanaka pixkanaka.

Eskoziako kulturaren sinbolo ezagunenetako bat gaita da, Highland Gaita hain zuzen ere. Beste sinbolo ezagun bat, the kilt, Clearances Highlands garaian debekatua izan zen gaitarekin batera.

Kulturaren adierazpenen ikusgarrienetako bat Eskoziako Highland games jokoak dira, herri-kirolak, jatorria denboran galtzen dira, botere jolasak dira, eta jaialdiak ikusle kopuru handia erakartzeko indarra dute, bertan eta dantza eta musika tradizionala nahasten dira.