hits counter

Europako herririk zaharrenean antzineko ohiturak, hizkuntza, festak eta herri mugimendu indartsua aurkituko ditugu. Pirinioak eta Atlantikoaren artean dagoen herrialde txiki honetan badakite nola gozatu bizitzaz.

  • Euskal Herria
  • Hizkuntzak
    • Euskara (900.000)
    • gaztelaniaz (2.700.000)
    • frantsesa (300.000)
  • 3.000.000 biztanle
  • 20.947km²

Euskal Herria, lurralde honetan milaka urtez bizi izan da gizakia, tribu desberdinak bizi izan dira hemen, tribu horiek antzinako Grezia eta Erromako testuetan aipatzen dira.

Hain zuzen ere, erromatarrek eragin handia izan zuten Euskal Herrian , bere pasarte aztarnak ikusgai dira oraindik lur hauetan eta Pamplona / Iruñea ( Euskal hiriburua historikoa ) bezalako hiriak beraiek sortuak dira.

Iruñeko Erresuma bederatzigarren mendean sortu zen, eta bere lehen erregea Iñigo Arista izan zen, geroago Nafarroako Erresuma bilakatu zen, eta independentea izango litzateke XVI mendera arte.

Albako Dukearen tropak Fernando Katolikoak aginduak jarraituz Nafarroako erresumaren konkistari ekin zion 1512 n urtean, konkista 1524 urtera arte iraun zuen, borroka handi eta erresistentzia asko egon arren inbasioa aurrera egin zuen eta, azkenean, Nafarroako Erresuma iparraldeko lurraldeetara murriztua gelditu zen.

Hegoaldeko lurraldeetan foruak mantenduko lirateke, baina azkenik 1876an urtean indargabetu zituzten lege zahar ohiek.

Abertzaletasun modernoa XIX mendekoan dauka jatorria ,foruen galera eta eta iraultza industriala eragina izan zuten eta horrela Eusko Alderdi Jeltzaleak (1895) edo Euskaltzaindia, euskararen akademia (1918) bezalako erakundeak agertzen dira.

1930an ANV sortzen dute, alderdi abertzale eta ezkertiarra, PNV ri kontrajarria.

36 Gerra eta ondorengo Francoren diktadura Euskal Herriko historiaren ondorio dramatikoak izan zuen, bonbardaketak, heriotza, erbesteratuak, presoak, eskubide nazional eta sozial guztien galera, errepresioa ….

Diktadura eta errepresio bortitz kontestu horretan jaiotzen da ETA erakundeak 1959n, gazte belaunaldi berri batek sortuta, ETAk idei sozialista eta independentistak batuko zuen, eta autodeterminazio eskubidea lortzeko borroka mota guztiak erabiltzeko apustua egin zuen, baita borroka armatua ere.

Diktaduraren azken urteak oso gogorrak izan ziren, Euskal Herrian jendeak kalera aterako zen eskubide nazional eta sozialen defentsan eta estatuaren erantzuna bortitza izango zen, hildakoak utziko zuen errepresio horrek eta kartzelak euskal presoez beteko ziren.

1978an, Espainiako konstituzioa onartua izan zen, Espainiako unitatea defendatuz eta armada bermatzaile gisa jartzen, euskal gizartearen gehiengoak ez zuen konstituzio hau onartu.

Urtebete geroago erreferendum berri bat egin zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. autonomiazko estatutu bat onartzeko, ezker abertzaleak aurka kokatuko zen, autonomia berri horrek hegoaldea zatitzen bai zuen Nafarroa aparte utzita eta autodeterminaziozko eskubidea ez zuen onartzen testuak, testua azkenik botoen% 53 batekin onartu zen.

Estatutu berria gobernu autonomo baten sorrera ekarri zuen baina botere mugatuekin.

Herri Batasuna koalizio independentista eta ezkertiarra sortzen da.

Tortura konstante bat izango litzateke komisaldegietan, Joseba Arregik euskal militantea bizitza galduko zuen torturaren ondorioz.

Herri- borroka Lemoizko zentral nuklearraren proiektua geldituko zuen.

Gerra zikina areagotuko zen, GAL bezalako taldek agertzen dira.

Ehunaka gazte intsumisioaren mugimenduan sartuko ziren.

Euskal Herrian ere eztanda soziokulturala bat bizi zuen garai hoietan, rock radikal vascoren jaiotza, irrati libreak, gaztetxeak…. .

Ilegalizazioak, egunkarien eta irratien itxierak..

Hiru negoziazio prozesu saiakera egon dira, 1989an, 1999-2000 eta 2006-2007.

2008an ezker abertzalea barne eztabaida baten ondorioz Zutik Euskal Herria adierazpena kaleratzen du. Hor prozesu bat hasiko hasiko litzateke, eta 2010ko irailaren 5an ETAk su-eten adierazpena kaleratuko zuen.

Gaur egun ezker abertzaleak alderdi politiko berri bat du Sortu, EH BILDU koalizioaren partaidea da, gaur egun koalizioak Eusko Legebiltzarrean bigarren indarra da eta lehenengoa zinegotzietan.

Euskarak euskaldunen hizkuntza da, ez da hizkuntz indoeuropar bat eta bere jatorria ez da argia.

Euskalki desberdinak ditu, eta euskal lurralde osoan hitz egiten da, nahiz eta ehunekoak aldatu egiten dira zonaldearen arabera.

Mitologia da ere, euskal kulturaren zati garrantzitsu bat, Mari euskal mitologiako pertsonaia nagusia da. Sinesmen jarraitzen dute bizirik gaur egun ipuinak edo kondairak bezala, eta landa- eremu batzuetan, oraindik ere, antzinako euskaldunek erlijioa etatik errituak egiten dira.

herri kirolak ezinbestekoak dira ere euskal kultura ulertzeko, agian, kirol ospetsuena esku pilota delarik. Aizkolariak edo harri-jasotzaileak oso ezagunak dira ere euskaldunen artean eta ikusgarriak dira bisitariaren begietan.

Beste euskal kulturaren zati garrantzitsua bat bertsolaritza da, Euskal Herriko ospakizun eta jaialdi guztietan.