hits counter

Mediterraneoko herri ireki eta kultu honek prozesu independentista eredugarria, puntako gastronomia eta kultura eta hizkuntza indartsuak eskaintzen dizkigu. Zalantzarik gabe, Europa mailan arlo askotan modan dagoen herrialdea da.

  • Herrialde Katalanak (katalanez Països Catalans)
  • Hizkuntzak:
    • Katalana
    • Aranera
    • Gaztelania
    • Frantsesa
  • Biztanleria:13.534.721
  • Azalera:70.520 km²
Eraman zaitzakegun herrialdeak:

Okzitania Galizia Bretainia Korsika Eskozia Irlanda Euskal Herria

Katalan Herrialdeak mendeetako errealitate sozial eta kultural bat dira. Bere kokapen estrategikoak dela eta pasabidea izan da historian, bertatik erromatarrek, greziarrek, feniziarrak, iberiarrak, zeltak, frankoek, arabiarrek eta beste tribu batzuk pasa dira… sortuz nahasketa bat, eta hori ikus daiteke arkitekturan edo musikan adibidez.

Gaur egun Katalan Herrialdeak bezala ezagutzen dugun errealitatea ez zen moldatu XIII mendera arte. Valentziako eta Mallorcako erresumak eta Kataluniako konderriak Aragoiko Koroaren barruan batu ziren arte.

Hortik aurrera eta 500 urtez, Aragoiko Koroaren bilakaera politikoa handia da, sistema parlamentarioa instalatzen da Kataluniako Printzerrikoan.

Sistema politiko hau momentuko modernoetakoa deskribatu izan da.

Frantsesen eta espainiarren arteko borrokak Aragoiko Koroaren kontrola lortzeko independentziaren galera ekarriko zuten. Pirinioetako Ituna (1659) eta Nueva Planta Dekretua ondoren (1716) egiaztatzen da Katalanen porrota, hau Katalanen lurraldeetako partizioa ekarriko zuen ere.

Honela gauzak eta naiz eta erresistentzia egon, Katalan Lurraldearen gehiena Espainiako absolutismoaren kontrolean eroriko zen. Legeak eta askatasunak indargabetuak izan ziren, Gaztelako Koroa bere lurralde osoa homogeneizatzeko prozesu bat hasi zuen.

Testuinguru honetan zehar, oligarkia eta Kataluniako burgesiak Espainiako erakundeentzako lan egitea erabaki zuten, beraien klase interesak mantentzeko. Hau Kataluniako langile klasearen lehen erantzunak ekarriko zuen eta lehenengo erakunde sozialistek eta sindikalistak sortuko ziren.

Sindikalismo hau eta nekazariek antolatutako taldeak mantenduko zuten, 200 urtez, Katalan kultura eta eskubideen aldeko borroka bizirik.

1931ko udal hauteskundeetan Katalan errepublikanismoak garaile aterako zen eta Katalan Errepublika aldarrikatuko zuen. Errepublika honek burgesiaren oposizioa izango zuen lehenengo momentutik.

1936ko altxamenduaren ondoren Gerra Zibilaren etorriko zen, Katalana Herrialdeak auto- antolaketa eta altxamendu faxistaren aurkako erresistentzia gune bilakatuko ziren. Valentziako Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako Printzerrikoa Errepublikaren azken gotorlekuak izan ziren. Hiru urtez iraun zuen gerra Katalana Herrialdetan, eta urte oietan iraultza ekonomiko, sozial, eta politiko bat eman zen.

Francoren diktaduraren garaian (1939-1977) prentsa eta askatasun politikoak galdu ziren, katalana irakastea edo erabiltzea debekatua izan zen. Jende asko fusilatua izan zen garai horretan, beste asko espetxeratuak izango ziren eta ehunka mila pertsona erbestera alde egin behar izan zuten. Fusilatuen artean, Generalitateko presidentea, Europan demokratikoki hautatutako presidente bakarra hil zela egoera oietan XX mendean. Hala ere, erresistentzia ez zen inoiz desagertu.

70eko hamarkadaren amaieran, Francoren heriotzarekin,trantsizio politiko bat ematen da, Espainiako Konstituzioa indarrean jartzen da. Testu honek hiru autonomietan banatuko zuen Herrialde Katalanak, federatzeko edo berriro batzeko aukerarik eman gabe.

Hurrengo 30 urteetan alderdi ezberdinek izan dute boterea, baina jendearen konfiantza galtzen joan dira. Bihien bitartean, era guztietako mugimendu sozialak sortu dira. Espekulazioaren krisiak prozesu hori areagotu egin zuen,baina ere errepresioa ekarriko zuen alternatibak sustatzen duten taldeen hoien auka.

Zorra ordaintzeko mozketak eta eskubide eta zerbitzuen galerak Espainiarekiko Katalanen mesfidantza areagotu du. Gizarte mugimenduak pisua irabazten ari dira, eta aldaketa bat behartzeko desobedientzia eta erresistentzia kanpainak hasi dira aurrera eramaten talde hauek.

Gainera, krisiaren aitzakiarekin Espainiak inposatutako zentralizazio prozesua Katalan Herrialdetan erantzun zabala sortu du. Azkenik, herri katalana gizarte krisiak klase borroka berpiztu du. Desalojoak edo langabezia altuak dira. Biztanleriaren 25% baino gehiago pobrezian bizi da.

Elkarlaguntzako sareak piztu egin dira azken urte hauetan, desalojoen aurkakoak adibidez.

Krisi demokratiko, nazional eta soziala gogorra da baina etorkizuna itxaropentsua da ere, Katalan Herrialdetan gizarteak edukiaz betetzen ari da ” subiranotasun” hitza. Kataluniako Printzerriko Legebiltzarrak, herritarren bultzadari jarraituz azaroaren 9an, erreferendum bat antolatu du lurraldea horren independentziaz erabakitzeko.

Lanean ari gara.

  • Lanean ari gara.