hits counter

Edertasunaren Uhartea delakoak liluratuko gaitu. Elurtutako gailurretatik hondartza paradisiakoetara pasako gara ordu erdian. FLNCren borroka armatuaren amaierak une historikoa ireki du aurten.

  • Korsika (korsikeraz Corsica)
  • Hizkuntzak:
    • Korsikera
    • Frantsesa
  • 302.000 biztanle
  • 8.680 km²

Bere kokapen estrategikoa dela eta Korsika hainbat alditan izan da inbaditua eta erasotua, besteak beste, etruskoak, erromatarrak, bandaloak saiatu ziren irla bereganatzen.

Azkenik XII mendean Genoako Errepublikaren eskuetan gelditzen da Korsika.

XVIII mendeak inflexio puntu bat markatzen du Korsikako historian. Mendeetan Genoesen kontrolpean egon eta gero, arazo ekonomikoak medio, matxinada bat laster bilakatuko zen iraultza eta 1755 urtean Korsikak bere independentzia lortuko zuen. Pascal Paolik (Korsikako aitatzat ezagutzen den pertsonai historikoa) ezarriko du Europan lehenengo aldiz demokrazia moderno bat, Inperio eta errege-erreginen Europan berak sortu zuen errepublika bat non botereak banatuak egongo ziren eta emakumeak botoa emateko eskubidea zuten ere.

Diputatuak sufragio unibertsalez hautatuak izango ziren. Bere moneta propioa izango zuen Korsikak, Cortiko Unibertsitatea sortzen da eta egunkari ofizial bat jarriko zen abian. Hainbat historialariek Pascal Paoli seinalatzen dute inspirazio iturri bezala Estau Batuetako konstituzioa idazti zenean. Izan ere, Paoli oso ezaguna zen herrialde horretan eta hiri batzuk, oraindik ere, bere izena daramate.

Frantsesak izango ziren hurrengoak Korsika erasotzen, armada bidaliko zuten eta Ponte Novuko batailaren ondoren Korsikak bere independentzia galduko zuen.

1789ko Iraultzaren ondoren Pascal Paoli eta Korsikako biztanleek bat egiten zuten ezarritako ideiekin. Paoli Frantziako Batzarretan ongi etorri beroa jasotzen du, Korsikako Guardia Nazionaleko buruzagi eta Korsikako Kontseilu Nagusiko presidente izendatu zuten. 1793 urtean, Frantziako Iraultzarekin apurtzen du eta Anglo-Korso erreinu bat saiatzen da sortzen, historian “bigarren independentzia” bezala ezagutzen den pasajea. Baina tropa frantsesak berriro ere okupatuko zuten Korsika eta Pascalek Londresera alde egin behar izan zuen.

XX mendearen hasieran Korsikako biztanleriak 300.000 ingurukoa zen. Munduko Gerraren garaian Frantziako Gobernuak salbuespen legeak ezarriko zuen Korsikan beste kolonietan bezala eta Korsikak hildako tasa proportzional altuena izan zuen.

Munduko Gerran zehar Italiako faxisten okupatzen dute Korsika. Korsikako erresistentzia antolatzen da eta lehenengo departamentu librea izango zen 1943 urtean.

Gerraren ostean gizartea eta ekonomia suntsituta gelditzen da, ez zegoen ia jende gazterik lurra lan egiteko.

Exodo bat ematen da eta milaka urtez mendietan bizi den herri batek nekazaritzan lanean, hirietara iristen da lan bila shock kultural handia sortzen.

Korsikarrek behartuak izaten dira frantsesez hitz egitera. Frantziako administrazioa 1870 urte arte italieraz egiten zuen biztanleekin baina urte horretatik aurrera frantsesa bilakatzen da hizkuntza ofiziala.

Familiak hasten dira frantsesez irakasten beren seme-alabei. Eskolen aurrekaldetan “debekatuta dago lurrean ttu egitea eta korsikeraz hitz egitea” bezalako leloak jarriko ziren.

60 hamarkadan haserrea handitzen hasten da, mobilizazio jendetsuak lortzen dute trenbide lerroa kentzeko plana gelditzea eta froga nuklearrak egiteko zentro baten eraikitzea gelditzea ere. Korsikar talde txiki batek hasten da lehergailuak erabiltzen erasoetan.

70eko hamarkadan, nortasun aldarrikapena handitzen doa eta testuinguru horretan FLNC jaiotzen da (Fronte di Liberazione Naziunale Corsu), gaur egun borroka politiko–militarrarekin jarraitzen duen taldea.

40 urte hauetan FNLC-k Frantziako interesen aurkako borroka armatua zuzendu du batez ere administrazio eraikinak, bankuak, polizia-etxeak eta babestutako lekuetan turismorako eraikitako eraikinen aurka. Borroka honen bidez Korsikako kostaldean babestua izan da.

FLNCk ere Korsikako hizkuntzaren alde, garapen instituzionalaren alde, kolonizazioaren aurka eta narkotrafikoaren aurkako borrokak aurrera eraman ditu.

FLNC-k eramandako borrokaren ondorioz Frantziako Estatuak estatus desberdin ugari ebatzi ditu Korsikarako baina ez du inoiz hartu autonomia emateko urratsa. Gaur egun FLNCko aldarrikapen historikoekin bat egiten dute irlako biztanle eta alderdi gehienek.

Korsikako kultur nortasun indartsua da, 10.500 urtez bizi izan da jendea hemen eta oraindik tradizio eta erritu zaharrek lekua dute Korsikan, naiz eta katolizismoa oso indartsua izan arren.

Klanetan antolatuko gizartea da non oraindik “Vendetta” legeak garrantzi handia duen.

Korsikako hizkuntzak Frantziako okupazioaren geroztik gainbehera jasan du. Gaur egun biztanleriaren 50% ta hitz egin dezake hizkuntza.

2013an urtean Korsikako Asanbladak bere ofizialtasuna aldarrikatu zuen baina oraindik ez dago Frantziako Asanbladan onartuta.