“
Ni beti bezala bueltatu naiz zapore izugarri on batekin. Agian ni ez naiz oso objetiboa, fan izugarria naizelako bidai hauendako. Gida oso ona eta prestatuta, esforzu izugarria egin zuen dena ondo ateratzeko. Bastiako resorta ikaragarri ona eta polita, lekua, janaria. Korsika oso polita, paisaiak, herriak, historia oso interesgarria batez ere azken hamarkadetan. Bisitak eta hitzaldiak oso onak eta interesgarriak beraiek ezagutzeko. Zure atenzio eta lana beti bezala,oso profesionala eta ona.
Pedro (Euskal Herria)
“
Etxera itzuli berri gara inoiz egin dugun bidaiarik hoberenetarikoa egin ondoren. Arrakastaren arrazoietako bat gure gidari Pablo izan da. Mutil jatorra eta zintzoa da. Sekulako pazientzia izan zuen gurekin, batez ere tabernetan ordu txikiak arte lagunduarazi geniolako. Ahalegin berezia egin zuen Euskal Herriko historiaz eta egungo egoeraz azalpenak emateko.
Anthony & Josephine (Irlanda)
“
Eskerrak eman behar dizkizuet antolatzen dituzuen bidaiengatik! Beti Irlandara joan nahi izan naiz baina, Pablori esan nion bezala, pozten naiz lehenago ez nintzela joan, zuekin joan arte! Zuek antolatzen dituzuen bidaiekin joatea modurik hoberena dela eta nire ustez. Nire kabuz bakarrik joan izan banintz ez nuen ezagutuko ezta erdirik ere ez! Eta jendea ere…!!! Ba, esandakoa! Mila esker eta badakit berriro joango naizela.
Dione (Euskal Herria)
“
Ez du ezer ikusi behar turismo normal bat egiteak edo zuekin egitea. Korsikako begirada oso konpleto bat izan da,sozial, kultural, politiko, historiko, sindikal... etaabar eta gainera Filipu gidaria luxozkoa eta egon garen hizlariak ere kriston kalitatezko pertsonak izan dira. Ikusten duzuenez, gu oso pozik egon eta etorri gara eta prest edozein lekutara joateko berriro.
Pili eta Juan Mari (Euskal Herria)