Zergatik bidaiatu gurekin

Bidaiatzeko beste era bat eskaintzen dizuegu, benetakoa eta hurbila.

Herrien bihotzera

Bidaiatzeko era ezberdin bat eskaini nahi dizuegu, benetakoa, parte hartzailea, hurbila, errespetutik eta baita konplizidadetik abiatuta. Azaleko eta askotan folklorizatua den herriaren bertsiotik harago joatea proposatzen dizuegu. Herriak benetan, barrutik ezagutzeko, sentitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen dizuegu. Gureak herrien bihotzera iristen diren bidaiak dira.

Bertakoen eskutik

Horixe da herri bat ezagutzeko erarik hoberena. Horrela, gure bidaietan etorriko direnak bisitatuko ditugun herrialdetako herritarrekin elkartuko dira: herri ekintzaileak, sindikalistak, kultur eragileak, preso ohiak, kazetariak, zinegotziak…etabar. Herriak bere osotasunean ezagutarazi eta aldi berean haien gastronomia, natura, paisaiak eta txoko zoragarriak eta izkutuak, musika hunkigarria, aintzineko tradizioekin…gozatu nahi dugu.

Talde txikietan

Talde txikietan bidaiatzea maite dugu (8 lagun gehienez). Horrela, bisitatuko dugun herriaren ingurugiroarengan eta kulturarengan ahalik eta eragin kaltegarri gutxien sortu nahi dugu. Aldi berean, bertako herritarrekin nahasteko bidea errezten digu. Gainera era honetan gure arteko harremanak sustatu, giro jatorra sortu eta mugitzeko erosoa den lagun taldea osatzen dugu.

Parte hartzaileak

Ez zaizkigu artaldeak gustatzen eta gure gidariak ez dira artzainak. Bidaia denon artean osatzen dugu. Gure gidariak taldeko beste bat bihurtzen dira. Haien lana bidaia ahalik eta erarik goxoenean joan dadila ziurtatzea da. Koordinatzeko, laguntzeko, itzulpenak egiteko…daude baina erabakiak denon artean hartzen dira.

Turismo arrunta egiteak edo zuekin egiteak ez du elkar antzarik.

Pili eta Juan Mari (Donosti)

Zuen arreta eta lana beti bezala oso prodesionala.

Pedro (Iruñea)

Inoiz egin dugun bidaiarik hoberenetarikoa.

Josephine eta Anthony (Irlanda)

Bidaia hunkigarria eta ahanztezina. Errepikatzeko modukoa.

Gorka (Arrasate)